|
Monday, 31 August 2009 20:03 |
PLANÈTE BASSENSBassens izeneko herrian antolatu zuten aurten "Planète" delakoa, Bordele aldeko Gizakien eskubideen defentsaren aldeko festa. Han izan ginenok, era guztietako soinuak, hizkuntzak, janariak eta koloreak ikusi, jan eta entzuteko aukera izan genuen, festa oso gomendagarria zinez, aktibitate andana batean parte hartzeko aukera, bertoko produktu biologikoak dastatu ahal izan genituen, bazterketa sozialaren eta arrazakeriaren inguruko hitzaldiak edo paperbakoen esperientzia lazgarriak entzungai izan genituen. Eta nahiz eta han ziren asko ramadanean egon, afrikako xoko askotako sukaldariak janaria prestatzen aritu ziren besteon sabelak betetzeko. Aitor eta biok karrikaturista gisa gonbidatuak izan ginen...berriz ere!
|
|
Last Updated ( Wednesday, 16 December 2009 20:56 )
|
|
|
KARRIKATURISMOA OZTIBARREN |
|
|
|
|
Monday, 31 August 2009 16:11 |
KARRIKATURISMOA OZTIBARRENBadira iadanik bostpasei urtaro Oztibarreko ikastolan Joxe Angel Irigarairen poesia batean oinarritutako frexko bat egitera gonbidatu gintuztela. Aitor, Charlotte, Asisko, Laure, Zelin, Ainize eta zazpiok aritu ginen tindaketa lanetan batipat, baina, hain ongi geratu izatea ez zen gure tindatzeko dohaiari esker izan, jakina! baizik eta ikastolako guraso zein langileen laguntza eraginkor bezain miresgarriari esker. Halere, lana erabat finitua ikusteko epailerarte itxaron behar izan genuen, eta nola ez, Joxe Angelek berak eman eman zion azken ukitua, bere poesiaren zati bat igogailuan idatziz. <<...Gora argi beharrez iduzki bila zabalduz lau haizetarat zure itzalean nehor ez da arrotz oro gara zure zituak...>>.Hortaz, urte luzez iraun beza gure pagoak, orain dauden ikasleei eta etorriko diren guztiei abaroa eman diezan!
|
|
Last Updated ( Wednesday, 16 December 2009 20:53 )
|
|
Thursday, 14 May 2009 19:39 |
BERTSO ZIRI-MARRAARGIAren 90. urteurrena ospatzeko Unai Iturriaga, Igor Elortza, Fredi Paia eta Miren Amuriza bertsolariekin batera bertso ziri-marra bat egitera gonbidatu gintuzten Asisko Urmeneta eta bioi. Xabier Letona zuzendariak ARGIAren 90 urteko historia laburki azalduz zabaldu zuen ekitaldia eta Argia ateratzeko beharrezkoak diren 21 langileak eta kolaboratzaile eta laguntzaileak nabarmendu zituen, baita, batez ere, harpidedun eta irakurleak. Gure lanari zegokionez, nahiz eta hasieran bertsolarien gaineko menpekotasuna inposatu guran egon ginen, berehala aurkitu zuten haien tokia taulan eta handik aurrera punttua eman eta guk sufritu behar izan genuen handik nola edo ahala irtetzeko.
|
|
Last Updated ( Monday, 31 August 2009 19:30 )
|
|
|
Thursday, 14 May 2009 18:53 |
MUNDU GALDUEN BILA
"Euskarazko Sareko Produktuen Katalogoa" aitzaki, Getxoko hainbat tokitan teknologia galduen inguruko hitzalditxo batzuk ematera gonbidatu ninduten Getxoko Euskara Zerbitzuko kideek. Nire aldetik oso gustura geratu nintzela esan beharra daukat eta era berean eskerrak eman dizikiet antolakuntzan ibili zirenei eta, nola ez, hitzaldietara etorri ziren guztiei!
|
|
Last Updated ( Monday, 31 August 2009 19:32 )
|
|
Sunday, 29 March 2009 20:17 |
KORRIKA ETA KARRIKATURISMOA ITSASUNKorrika kulturalaren karietara antolaturiko bertso bazkarira gerturatu ginenok saio ederraz gozatzeko aukera izan genuen Itsasuko Soldatenbordan. Bertsolariak Jon Maia, Amets Arzallus, Ximun Cazaubon eta Gillen Hiribarren izan ziren. Lehenego bien argitasuna eta zorroztasunaz gain, nabarmentzekoa da Ximun eta Gillen gazteek erakutsitako ausardia eta bizitasuna. Aitor eta biok bitartean, marrazten ibili ginen saioan zehar eta ahal izan genuen bezala aurre egin genion gai-jartzaileak jarritako desafioari...!
|
|
Last Updated ( Sunday, 29 March 2009 20:49 )
|
|
|
|
|
|
|
|
Page 1 of 3 |